(eus)

eus | eng

Txillardegiri buruzko dokumentala, 2023

Ekoiztetxea

Komiki Films SL film eta animazio ekoiztetxe independentea da, Donostian eta Oreretan finkatuta. 2015ean Kote Camacho animatzaile eta zinegileak sortua da, Zasta Films talde laneko zimenduetatik. Animazio fina zerbitzatzen dugu inguruko –“Apaiz Kartzela” (2021)– zein nazioarteko ekoiztetxeentzat –Mythenfilm-en Die Rückkehr der Wölfe–, baita tokian tokiko bideo eta animazio parte hartzailea sustatu, hau guztia etxeko film ekoizpena garatu eta sustraitu bitartean.

Ekoiztetxea sortu zenetik “Txillardegiten Egunkari Ezkutua” animaziodun dokumental luzea garatzen dabil etxea, inbestigazio prozesuaren hainbat emanaldi eskeini dituelarik: Donostiako Alde Zaharreko Kriptan, Oñatin, eta Oreretako Mikelazulon, eta bereziki, 2019. urtean Komiki Films-ek AEK-rekin, Jakin-ekin eta EHUrekin elkarlanean 21. Korrikarako ekoiztutako dokumental ertaina: ‘Txillardegiren Klika’.

Filmak

Garapenean – idatzi eskatuz proiektuen pdf-ak

Gurekin harremandu

Komiki Films SL [+34] 943968315 [+34] 635706132 komikifilms@gmail.com

Great artists copy, geniuses steal. Rights.

Create your website with WordPress.com
Hasi zaitez